Residencia San José

Eraikin historikoa

Gure lana, Larrauri auzoan (Mungian), kokatzen den eraikin adierazgarri batean garatzen da, ingurugiro lasai eta natural batean. Eraikina, 1885ean Larrauriko bainuetxe ezaguna moduan eraiki zen. Aintzinean, bainuetxea bere kalitatezko urengatik eta ingurune lasaiagatik oso ospetsua zen. XX. mendearen hasieran “El Convento de las Hijas de San José” bihurtu zen eta oraindik Eleiza ohi zen eraikina mantentzen dugu.

2001an, barruko instalazioak berriz diseinatu genituen, araudiaren arabera, behar laguntza guztiak asetzeko eta egoitza bateko erosotasun guztiak emateko, beti bero eta etxeko giroa mantenduz.